Txistor egunerako atzerako kontaketa hasi da

Guaixe 2018ko ira. 29a, 11:26

Auzolanean eta pintxo lehiaketan izena emateko epea zabalik dago .

Arbizu Udala Txistor Egunaren 10. edizioa prestatzen hasi da. Lastailaren 14an izanen da txistorra ardatz duen festa. Hura behar bezala prestatzeko udalak arbizuarren laguntza ezin bestekoa du. Txistor eguneko auzolanean parte hartu nahi dutenek udaletxean eman dezakete izena, 948 460 017 telefono zenbakira hots eginez, info@arbizu.eus web orrira idatziz edo zinegotziei esanez.

Ospakizunak, atzera ere, txistor-pintxoen lehiaketa hartuko du. Parte hartu nahi dutenek lastailaren 10eko 14:00ak arte udaletxean izena emateko epea. Parte-hartzaileek Arbizuko txistorra osagai nagusi duen pintxo baten lau ale prestatu beharko ditu Aldabide elkartean, 11:30etik aurrera. Lehiaketari buruzko argibide guztiak www.arbizu.eus web orrian daude.