Aitor Alberdi Atarrabiako podiumean

Guaixe 2018ko urr. 2a, 15:10

Aralar klubeko txirrindulari arbizuarra 22. Indurain Anaiak Sariko lehen kadetea izan zen, helmugan laugarrena. El Caserio-Valsay taldeko Jon Gil lakuntzarra laugarrena sailkatu zen

Igandean 22. Indurain Anaiak Saria lasterketa jokatu zen Atarrabian, junior eta kadete mailetarako baliagarria (84 km). Junior mailako hiru txirrindulari iritsi ziren elkarrekin helmugara, eta esprintean Lizarte taldeko Diego Uriarte gailendu zitzaien (1:52:22) Lizarteko Mikel Retegiri eta Arabarrak taldeko Jokin Murgialdairi. El Caserio-Valsay taldeko Jon Gil lakuntzarra 4.a sartu zen eta Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Beñat Etxezarreta 5.a, biak 10 segundora.

Probako lehen kadetea Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Aitor Alberdi arbizuarra izan zen, helmugan 9.a (1:52:34). Gainontzeko sakandarrak kontuan hartuta, Javier Mitxaus (I.I.) 25.a sartu zen, Iker Cerviño (I.I.) 33.a, Imanol Galarza (I.I.) 36.a, Migel Gil (Q.A.) 45.a, Mikel Lizasoain (I.I.) 59.a eta Iker Mintegi (Q.A.) 63.a.

Igandean, urriaren 7an, kadeteen eta juniorren denboraldiko azken lasterketa jokatuko da, XLIII. Atarrabiako Udala Saria, goizeko 11:00etan.