Kataluniarekin elkartasunez

Guaixe 2018ko urr. 2a, 18:59
Plazan atzo egindako kontzentrazioa. Argazkia: @ArbizukoGED

Gure Esku Dagok deituta Euskal Herrian barna ekimenak egin ziren Kataluniari elkartasuna adierazteko. Katalunian autodeterminazio erreferenduma egin zela urtea bete zen atzo. Hautetsontziak, jendea botoa ematen eta Espainiaren errepresioa. Irudi horiek utzi zituen egun hark mundurako. Auzibideak, espetxeratzeak eta erbesteratzeak ondoren. Arbizuko Gure Esku Dagok Kataluniari elkartasuna adierazi nahi izan zion eta kontzentrazioa egin zuten plazan, askatasuna erabakitzea da lelopean. Telefonoetako argiekin lazo hori bat irudikatu zuten bildutakoek.