Baloreak jaio da

Guaixe 2018ko urr. 5a, 10:59

Baloreak egitasmoak 8 eta 14 urte bitarteko bost haurrek osatzen duten musika taldea da. Pello Reparaz musikari eta ekoizle arbizuarrak abestia sortu eta ekoiztu du

Kanta eta bideoklip batekin jaio da Baloreak gazteen taldea. Taldekideak lortzeko martxoan egin zuten casting ditigtala eta aurkeztu nahi zuten haurrek kantatzen agertu behar ziren bideoak bidali zituzten. Bideo kopuru handia jaso zutela jakinarazi dute, eta, azkenean, Netxanet, Kaiet, Luna, Iradi eta Asier aukeratu zituzten Baloreak taldea osatzeko.

Dagoeneko ikus daiteke taldeari izena ematen dion kantuaren bideoklipa: Baloreak (elkartasuna); eta azaroan Reparazek sortutako eta ekoiztutako zortzi kantako diskoa kaleratuko dute. "Giza balioak kantuen bitartez Euskal Herriko txoko guztietara helarazi" nahi dute Baloreak musika taldearekin.

Reparazekin batera Paxkal Etxepare soinu teknikaria eta Joseba Razquin musika managerra daude proiektuan. Deepsoda ekoiztetxearen lehenengo fruituetako bat dela azaldu dute ekoiztetxetik.

Baloreak taldearen lehenengo abestia eta bideoklipa: