Txistor Egunaren aurretik elikadura burujabetzaz

Guaixe 2018ko urr. 11a, 10:29

Aurreko edizio batean pintxo lehiaketara aurkeztutako proposamenak.

Arbizuko Udalak antolatuta X. Txistor Eguna ospatuko da larunbatean. Baina haren aurretik, gaur, elikadura burujabetzari buruzko mahai-ingurua antolatu du. Hiru hizlari izanen dira: Joseba Atondo, (Baztango alkatea), Begoña Goikoetxea (Belardi elkartea) eta Gorka Ovejero (Lugorri elkartea zena). Udaletxean, 19:00etan, da.

Egitaraua
Lastailak 11, osteguna
19:00etan Elikadura burujabetzari buruzko mahai-ingurua.

Lastailak 13, larunbata
16:30ean Haurrendako puzgarriak, plazan.
19:30ean Musika emanaldia, plazan.

Lastailak 14, igandea. Txistor Eguna
Goizean zehar Ardoa eta pintxoak plazan, azoka kale Nagusian eta txerriaren inguruko produktuen erakusketak egonen dira: tripotak eta txistorrak egitea, txantxigorriak, ukenduak… Gaztagile batek gazta eginen du. Argazki erakusketa udaletxeko batzar gelan.
10:00etan Diana Arbizuko fanfarrearekin.
11:00etan Nafarroako trikitilarien bilkura.
11:30ean X. Pintxo lehiaketaren hasiera.
12:00etan Arbizuko abesbatza, plazan.
13:30ean X. Pintxo lehiaketaren eta I. Letrak ahora literatur lehiaketaren sari banaketak.
15:00etan Azokaren itxiera.
17:00etan III. Nafarroako Trikitixa Eskolen Jaialdia.