Menditik preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea eskatzen

Guaixe 2018ko urr. 17a, 12:12

Preso, iheslari eta deportatu politiko guztiak etxera! Lelo hori zuen Arbizun larunbatean egin ziren mendi martxak. 40 bat pertsona elkartu ziren eta Putterri, Mezeen eta Sandindei helmuga zuten hiru zutabetan banatu ziren eta aldarrikapena hiru tokietara eraman zuten. Bide batez, Orain Presoak dinamikak Donostian larunbaterako deitu duen manifestazioan parte hartzera deitzeko baliatu zuten.  

Cims per la llibertat edo askatasunaren aldeko tontorrak ekimena egin zuten Herrialde Katalanetan. Arbizuarrek hura ere babestu zuten. Besteak beste, CUPeko diputatu ohia den Anna Gabrielen askatasuna aldarrikatu zuten. Arbizutik jakinarazi digutenez, preso, iheslari eta deportatuen aldeko ekimen gehiago antolatuko dituzte hurrengo asteetan.  

Donostiara joateko autobusak
Larunbateko manifestaziora autobusez joan nahi duenak honako tabernetan eman dezake izena: Irurtzungo Pikuxar, Lakuntzako Sorginak eta Apur, Arbizuko Aralar, Arrauts, Argi Bidea eta Baxerri, Etxarri Aranazko Xapatero eta Lekuona eta Altsasuko Biltoki eta Lezea.