Ibilgailuen Azterketa Teknikoko (IAT) lantegiko 11 langileek lan baldintza eta soldata hobeak aldarrikatzeko greba egin zuten lastailaren 16an. Zuzendaritza eta langileak egoera aztertzeko asteazkenean biltzekoak ziren, baina zuzendaritzak bilera atzeratu eta gaur egitekoak dira. ELA sindikatuak jakinarazi zuenez, langileengan ondorio fisiko eta mentalak dituen lan karga arintzea eskatzen dute. Enpresa berak Gipuzkoako IAT-etan dituen baldintzak nahi dituzte: urtean 1.550 ordu lan egitea, astean 35. Horrekin batera honako eskaerak egin dituzte: langile berrien soldata gordina handitzea (926 euro dira gaur egun), lanaldi jarraitua ezartzea eta 3 mekaniko eta administrari gehiago kontratatzea.