Gazte egunak gazteak erakarri zituen

Guaixe 2018ko abe. 10a, 16:06
Larunbateko kontzentrazioa. Argazkia: @ArbizukoAGA

Ibarreko hainbat gaztek bat egin zuten larunbatean Arbizun. Herriko gazte egunaren ospakizuna izan hitzordurako aitzakia. Goizetik hasi zen egitaraua. Burrunbarekin batera, Iruñeko Maravillas gaztetxeko elikagai bankurako jatekoak bildu zituzten. Eguerdian hasi zen paella txapelketa. Hura izan zen bazkariko menuaren zati eta bazkaldu ondoren herri-kantaldia izan zen. Adin desberdinen arteko erronkarekin osatu zen arratsaldean. 20:00etan kontzentrazioa egin zen. Afaldu ondoren, Sofokaos, Aurrez aurre eta Las Tuerkas taldeen kontzertuak izan ziren. Bezperan, buruhandiak, txokolate jana eta pintxo pote berezia izan ziren.