Ezkurdiak Helvetia eta Guadalajara taldeen arteko partidako ohorezko sakea egin zuen

Guaixe 2018ko abe. 11a, 10:37
Argazkia: Helvetia Anaitasuna.

Asobal Ligako talde nafarrak omenaldi polita egin zion Lau t'erdiko txapeldun nafarrari

Frontoia utzi eta Anaitasuna pabilioira hurbildu zen larunbatean Joseba Ezkurdia pilotaria. Eskubaloiko Asobal Ligan dabilen Helvetia Anaitasuna taldeak Lau t’erdiko pilotari txapelduna omendu nahi izan zuen eta Joseba Ezkurdiak egin zuen Helvetia eta Guadalajara taldeen arteko partidako ohorezko sakea. Bezperan Arbizun omenaldia jaso eta gero, Anaitasunako kantxan bildu ziren 1.100 eskubaloiko zaleen omenaldia jaso zuen arbizuarrak. Ondoren, ohorezko palkoan jarraitu zuen partida, Juan Martinez de Irujorekin batera. Sarritan joaten omen da pilotari arbiuarra Helvetiako partidak ikustera. Badirudi zortea eman zion Ezkurdiak Helvetiari, 31 eta 29 irabazi baitzioten Guadalajarari.