Dispertsioa hizpide

Guaixe 2018ko abe. 17a, 18:17
Presoen urruntzea eta dispertsioa salatzeko egindako saioa. Argazkia: Utzitakoa.

Euskal preso politikoen senideen, bereziki adinekoen errealitatea ezagutarazteko Azken arnasa arte dokumentala eman zuten Arbizun azaroaren 30ean. Arbizuko preso eta iheslarien aldeko taldeak antolatutako emanaldiak 25 herritar elkartu zituen. Ondoren, kartzeletara bisitan joaten urteak eman dituzten arbizuarrek euren esperientziak kontatu zituzten. Despeditzeko, presoen eskubideen alde eguberrietan eginen diren ekimenen berri eman zuten.