Zuhaitzaren eguna bueltan

Guaixe 2019ko ots. 22a, 11:20
Joan den urteko landaketan aritu zirenetako batzuk.

Bihar arte, arratsaldez Arbizuko udaletxeko batzar gelatik pasatzen denak zuhaitzei buruzko erakusketa ikusteko aukera izanen du. Bihar bertan zuhaitzaren eguna ospatuko dute. Hitzordua 12:00etan plazan jarri dute eta handik San Juan ermitara joanen dira. Eraikinaren eta autobia arteko espazioan zuhaitzak landatuko dituzte. Baina hitzordua berezia da, joan den urtean jaiotako umeen senideek landatuko baitituzte zuhaitz horiek. Lanak egin ondoren bildutako guztiendako aatea izanen da.