Kuadrilla batzuk asko pentsatutakoarekin, beste batzuk ez hainbeste, baina makina bat lagun talde aterako dira gaur mozorrotuta eta eguerdi partean kalejira koloretsua osatuko dute herrian barna. Ihote ospakizunen barruan erabateko jantzi aldaketa izanen da asteartean: arpillera edo zaku-oihalak soinean jantziko dituzte arbizuarrek; baita trapuak, ohe gaineko koltxak… Mozorrotuek zigorra eskuan dutela jendea berotzeko tentazio handia izanen dute.
Egitaraua
Martxoak 2, larunbata
12:00etan Aate, plazan.
13:00etan Kalejira.
15:00etan Bazkaria, Aldabide elkartean.
Martxoak 3, igandea
10:00etatik aurrera Kintoak eskean.
Martxoak 4, astelehena
18:00etan Haurrendako filma.
Martxoak 5, asteartea
12:00etan Pixket eskien, trikitilariekin.
16:00etan Dantza-kalejira, eskien.
17:00eta Haurrendako jolasak eta txokolate-jana, kintoek prestatuta.
18:30ean Trikitilariak, plazan.
19:00etan Txistorra-jana, plazan.
19:30ean Aittun haundiya, amiñ ttikiya eta txatarmorruek.
21:00etan Herri afaria, Aldabide elkartean.