Larunbateko ihote ospakizunak kuadrillaka mozorrotu ziren arbizuarrak. Ihote segizioak kalejira egin zuen herrian barna. Ordu txikiak arteko parrandak bihar izanen du segida, astearte-ihotean herri inauteria ospatzen baita eta, besteak beste, Aittun Handiya eta Amiñ Txikiya bueltan etorriko direlako.