Juniorrak: Aitor Alberdi zortzigarrena Monteagudon

Guaixe 2019ko mar. 27a, 12:47

Aralar-Sakana Group Txirrindularitza Taldeko juniorrak 2019ko aurkezpenean.

Euskal Herriko Torneorako baliagarria den Monteagudo Trofeoan tropel nagusian sartu ziren txirrindulari sakandarrak

Larunbatean juniorren tropela Monteagudon bildu zen, Euskal Herriko Torneorako baliagarria den Monteagudoko Sarian parte hartzeko. 85 kilometroko proban oso azkar ibili ziren txirrindulariak, bataz beste orduko 45 km pasatxo egin baitzituzten. Bi txirrindularik aurrea hartu zuten eta euren arteko esprintean Robert Innova taldeko Nikolas Agirre gailendu zitzaion  (1:52:17) Ecotisa-Goerna taldeko Johan Fernando Porrasi. Tropel nagusia segundo batera sartu zen eta bertan zeuden txirrindulari sakandar guztiak.

Aitor Alberdi (Sakana Group-Aralar T.T) lasterketako 10 postu onenen artean sartu zen, zortzigarrena sailkatu baitzen. Bere taldekide Igor Arrieta 15.a sailkatu zen, Iker Mintegi (Quesos Albeniz) 24.a, Jon Gil (Lizarte-Ermitagaña) 31.a, Inhar Astitz (Sakana G.) 45.a, Unai Aznar (Q.Albeniz) 72.a, Mikel Lizasoain (Sakana G.) 79.a eta Diego Gonzalo (Q. Albeniz) 83.a.