Jose Migel Beñaran Ordeñanak, Argalak, ezker abertzaleari egindako ideologia-ekarpena aztergai izan zuen Andoni Olariaga filosofoak eta Iratzar fundazioko kideak joan den ostegunean. Arbizuko udaletxean izandako saioarekin, “iraganetik ikasi, oraina ulertu eta etorkizuna borrokatzeko” gakoak eman nahi izan zituen hizlariak. Olariagak azpimarratu izan du eztabaidatzeko eta besteak entzuteko gaitasun handia zuela Argalak.