Loreak, eta gehiago

Guaixe 2019ko api. 26a, 14:40
Loreak, artisauak, konposta eta gehiago izanen dira Arbizuko plazan.

Udaberriko azoka etzi izanen da.

Arbizuko Udalak 10. urtez udaberriko azoka antolatu du. Igandean, 10:30etik 14:30era izanen da, plazan. Udaletik jakinarazi dutenez, etxeak edertzeko beharrezko diren landare eta lore guztiekin batera, liburuak, artisautza postuak, Sakanako Mankomunitatearen 100 konpost zaku banatuko dira eta beste makina bat gauza opatuko dituzte azokako bisitariek.