Plaza koloretsu

Guaixe 2019ko api. 29a, 18:46

Halaxe egon zen atzo goi eta arratsaldez Arbizuko plaza. Makina bat lorek eta landarek eman zioten  kolorea plazari. 10. urtea da Arbizuko Udalak udaberriko azoka antolatzen duena. Etxeak janzteko beharrezko loreak eta landareak erosteko aukera ederra izan zuten arbizuarrek eta bisitariek. Sakanako Mankomunitateko konponst zakuak ere banatu zituzten. Gainera, liburuak eta artisau postuak izan ziren.