Joseba Ezkurdiak eta Erik Jakak gaur aukeratuko dute materiala

Guaixe 2019ko api. 30a, 10:53
Joseba Ezkurdia eta Erik Jaka, aurreko urtean Buruz Buru elkarren kontra aritu zireneko material aukeraketan, Altsasun.

Buruz Buruko final laurdenetako partida jokatuko dute bi pilotariek larunbatean Labriten eta gaur, asteartean aukeratuko dituzte pilotak, goizeko 11:00etan

Iruñeko Labrit pilotalekuan hitzordua dute gaur, asteartean, goizeko 11:00etan, Joseba Ezkurdiak eta Erik Jakak. Larunbatean Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako partida jokatuko dute bi pilotariek Labriten, eta partida erabakigarri horretarako materiala gaur aukeratuko dute. Ikusmina handia da. Printzipioz, Joseba Ezkurdia da faborito nagusia. Aurreko urtean Buruz Buruko finalerdietan erori zen Joseba, Altunaren kontra 22 eta 17 galdu eta gero, eta arbizuarrari Buruz Buruko txapela janztea gustatuko zitzaiola ez da inolako sekreturik. Baina txapelketa estu-estu dago eta Erik Jaka sasoi batean dago, Buruz Burukoan Artola bidean uztetik. Hortaz, lehia bikaina espero da larunbatean Labriten.