Egur loteak eskatzeko epea zabalik

Guaixe 2019ko mai. 14a, 10:21

Etxerako egur loteak eskatzeko interesa duten arbizuarrek maiatzaren 22ra arteko epea dute. Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, udaletxeko bulegoan egin behar da eskaera, astegunetan. Interesatuek 35 euro ordaindu beharko dituzte lote bakoitzeko.