Alatz Agirre laugarrena Etxera eguna lasterketan

Guaixe 2019ko mai. 14a, 09:46

Larunbatean jokatu zen Etxera Eguna lasterketa, Lizarran

Larunbatean 5 km-ko Etxera Eguna lasterketa jokatu zen Lizarran. Lizarrako Iban Urman bakarrik iritsi zen helmugara (19:12), 42 segundora Xabier Garagarza zuela (19:54). Hirugarrena Lakarko Ivan San Juan izan zen (20:00) eta laugarrena Alatz Agirre arbizuarra (20:14). Emakumezkoetan Edurne Martinez de Lizarrondok irabazi zuen, helmugan 22.a iritsi eta gero (26:19).