Joseba Ezkurdiak eskuko mina dauka eta ezingo du brontzeko postuagatik borrokatu

Guaixe 2019ko mai. 23a, 09:26

Araudiak jasotzen du partida galdutzat emango zaiola partidan jokatzea uko egiten duenari eta, hortaz,  Elezkano III.a izango da Buruz Buruko hirugarren sailkatua

Joseba Ezkurdiak eta Danel Elezkanok Buruz Buruko hirugarren postua erabakitzeko partida jokatu behar zuten igandean Tolosako Beotibarren, baina partida hori ezingo da jokatu, aurrelari arbizuarra eskuko minarekin dagoelako. Horrela jakinarazi zion Aspe enpresak EPEL edo Esku Pilota Enpresen Ligari. Buruz Buruko Txapelketako araudiak ez du 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidako atzerapenik aurreikusten, eta, hortaz, pilotariren batek ezin badu partida jokatu, galdutzat emango zaio. Beraz, araudiari kasu eginez, Elezkano II.a izango da Buruz Buruko Txapelketako 3. sailkatua eta Ezkurdia laugarrena.

Nolanahi ere, Tolosako jaialdia ez da bertan behera geratu. Ezkurdiaren eta Elezkanoren arteko partidaren ordez, bikotekako partida bikaina antolatu dute: Altuna III.ak eta Martijak Olaizola II.a eta Mariezkurrena II.a izango dituzte arerio.