Eskolak izena aldatu du

Guaixe 2019ko mai. 28a, 09:56

Eskola berria egiteko lanak.

Nafarroako Gobernuak Arbizutik proposatutako izen aldaketari oniritzia eman dio.

Arbizuko eskolak orain arte Arbizuko Ikastetxe Publikoa / Escuela Publica de Arbizu izena du. Ikastetxeko Eskola Kontseiluak izena aldatzeko proposamena egin zuen eta Arbizu Udalak onartu zuen. Eskaera Nafarroako Gobernuari egin zioten eta hark onartu egin du izendapen berria. Emandako ebazpenaren kontra errekurtsorik ez bada aurkezten ikastetxearen izen berria Arbizuko Herri Eskola izanen da.

Izen berria ikastetxe berriarekin batera mustuko dute Arbizun. Izan ere, gaur egun kale Nagusian dagoen ikastetxeari Tellerietan egiten ari diren eskola berriak hartuko dio lekukoa 2019/2020 ikasturtean.