Udal eta foru hauteskundeak 2019

Alkate aldaketa

Arbizuko udaletxea.

EH Bilduk zerrenda berrian aurreko legegintzaldian izandako hiru zinegotzik errepikatuko dute, tartean alkate berria.

Arbizu        
Udal hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 815   835  
Parte hartzea 570 % 69,93 573 % 68,62
Abstentzioa 245 % 30,07 262 % 31,38
Boto baliagarriak 533 % 93,51 522 % 91,10
Boto baliogabeak 37 % 0,65 51 % 8,90
Zerrendei emandakoak 425 % 74,56 392 % 68,41
Boto zuriak 107 % 18,77 130 %22,78
Hautagaitza Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
EH Bildu 425 (% 79,89) 9 392 (% 75,10) 9
         
Foru hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 812   832  
Parte hartzea 570 70,20 595 71,51
Abstentzioa 242 29,80 237 28,49
Boto baliagarriak 569 70,07 585 70,31
Boto baliogabeak 1 0,12 10 1,20
Zerrendei emandakoak 564 69,46 575 69,11
Boto zuriak 5 0,62 10 1,20
Hautagaitza Botoak   Botoak  
EH Bildu 313 %55,01 312 53,33
Geroa Bai 195 %34,27 158 27,01
NA+ 35 %6;15    
PSN-PSOE 12 %2,11 5 0,85
Ahal dugu 6 %1,05 40 6,84
I-E 1 %0,18 2 0,34
SAIN 1 %0,18    
Vox 1 %0,18    
UPN     37 6,32
PP     8 1,37
Ciudadanos     7 1,20
Pacma     2 0,85
Nok     2 0,34
UpyD     2 0,34


Miren Mendinueta Lakuntza eta Mari Carmen Marañon Chasco alkateen ondoren, gizonezko batek hartuko du garagarrilaren 15ean Arbizuko aginte makila: Francisco Javier Razkin Floresek. Bera buru duen EH Bilduko zerrendako kideek osatuko dute udala. Koalizioak 425 arbizuarren botoak jaso ditu (% 79,89), 33 boto gehiago (% 8,42). 2015ekin alderatuta igandean parte-hartzea 1,32 puntu igo zen, eta % 69,94an gelditu zen. Boto txuriak 107 izan ziren (23 gutxiago). Baliorik gabeko botoek 13ko kopuruan ere behera egin zuten, 38.  

Udalaren osaera
1. Francisco Javier Razkin Flores
2. Aizaga Zeberio Petriati
3. Ane Lizarraga Begiristain
4. Jon Ander Mendinueta Iribarren
5. Aitziber Arbizu Garmendia
6. Mikel Berastegi Unzilla
7. Maitane Intxaurraga Uribarri
8. Migel Angel Urkia Arretxe
9. Monika Etxebarria Ariznabarreta

Parlamentua
Foru hauteskundeetan arbizuarren aurreneko aukera EH Bildu izan da 313 botorekin (% 55,01), aurreko deialdian baino boto bat gehiago (% 0,32). Geroa Baik 195 boto jaso ditu Arbizun (% 34,27), 37 boto gehiago (% 23,42). Navarra Sumarendako 35 boto izan ziren (% 6,15), aurrekoan hiru alderdiek banatuta baino 17 boto gutxiago (% 32,69). Arbizuarren 12 boto jaso ditu PSNk (% 2,11), 7 gehiago (% 140). Ahal Dugurendako 6 boto izan dira (% 1,05), 34 botoko jaitsiera izan dute moreek Arbizun (% 85). I-Ek eta Voxek boto bana eskuratu dute (% 0,18), aurrenak boto bat galdu du lau urtetan. Legegintza honetan gobernuari eutsi dioten indarrek Arbizun 515 boto jaso dituzte, 2015ean baino 3 gehiago (% 0,58). Parte-hartzeak 1,31 puntu egin du behera.

Europa
Kontinenteko hauteskundeetan ere EH Bildu izan da Arbizuarrek lehenetsi duten hautagaitza 331 botorekin (% 59,11). 2014an koalizioak babestu zuen Herriek Erabaki hautagaitzak baino 56 boto gehiago eskuratu ditu (% 16,91). Europarako arbizuarren bigarren aukera Geroa Bai izan da 145 botorekin (% 25,89). PSNk Europarako 31 boto jaso ditu Arbizun (% 5,54), aurreko deialdian baino 22 gehiago (%244,44). Ahal Duguri eta PPri 15na boto eman diete Arbizun (% 2,68). Aurrenekoak 7 boto egin du gora (% 87,5) eta atzenak 14 behera (% 48,28). Ciudadanosek 5 boto, Voxek 2 eta CPEk eta Juntsek bana lortu dituzte. Parte-hartzea 69,5ekoa izan da, azken deialdian baino 19,98 puntu handiagoa.

Informazio gehiago hemen.