Zetak, Pello Reparazen proiektu berria

Guaixe 2019ko eka. 11a, 12:44

'Errepidean' proiektu berriaren lehenengo abestia eta bideoklipa aurkeztu zuen atzo Pello Reparaz musikari arbizuarrak. Sakanari, Altsasuri eta lagunei erreferentzia egiten dio abestiak

Pello Reparazek musika proiektu berria jarri du martxan: Zetak. Urte bukaeran hasi zen prozesuarekin, Instagram sare sozialean jakinarazi zuen bezala. Atzo proiektuaren lehenengo abestia eta bideoklipa aurkeztu zuen: Errepidean. Kantak ukitu elektronikoak ditu eta letrak Sakanari eta Reparazen inguruari erreferentzia egiten dio. Gainera, bideoklipean hainbat sakandarrek parte hartu dute ere.