Zauritutako emakumea erreskatatuta

Guaixe 2019ko ira. 16a, 10:46

Suhiltzaileen helikopteroa erreskatea egiten. Argazkia: @bomberos_na

Altsasuko suhiltzaileak eta erreskaterako talde teknikoak 54 urteko emakumezko bat helikopteroz erreskatatu zuen. Aralar magalean, Artanpetan, bizikletan zebilela erori eta sabelaldean kolpe handia jaso zuen. Hala jakinarazi zien larrialdi zerbitzuei 13:41 aldera. Suhiltzaileen anbulantzia alferrik saiatu zen haraino iristen eta helikopteroz jaso eta anbulantzia zegoen tokira eraman zuten, Nafarroako Ospitale Gunera eramateko.