Pilota

San Mateoak: Gaur irabaziz gero, finalean dira Ezkurdia eta Aretxabaleta

Guaixe 2019ko ira. 26a, 16:57

Olaizola II.a eta Rezusta dituzte aurkari gaur, ostegunean, 19:15ean

San Mateoko Feriako lehendabiziko bikote finalista zein izango den gaur erabakiko da. Partida bana irabaztetik datoz Ezkurdia-Aretxabaleta eta Olaizola II.a-Rezusta, eta euren arteko gaurko partidak erabakiko du igandeko lehendabiziko finalista. Beraz, hil ala biziko partida da eta ikusmina handia da Adarragan. 

Martijak bihar jakingo du finalean egonen den
B multzoan, atzo Irribarriari eta Albisuri 14 eta 22 irabazi zieten Altunak eta Imazek. Hortaz, ligaxkako bi partidak galduta, txapelketatik kanpo geratu dira Aramakoa eta Ataungoa. Bihar, ostiralean, 19:15etik aurrera jokatuko den jaialdian Altunaren eta Imazen kontra lehiatuko dira Bengoetxea VI.a eta Martija, eta irabazlea igandeko finalerako sailkatuko da.