Zetak-en misterioak pixkanaka argituz doaz

Guaixe 2019ko urr. 10a, 15:11
'Errepidean' abestiaren irudi bat. UTZITAKOA

Pello Reparaz musikari arbizuarraren proiektu berria da Zetak. Musika elektronikoa oinarri duen proiektua da, baina momentuz bi abesti baino ez ditu publikatu. Lehenengo kontzertu esklusiboa azaroaren 16an izanen da, oraindik ezezaguna den toki batean. DA!-ren Plateruenean ere ariko da

Uda hastera zihoala atera zuen Pello Reparazek bere proiektu berriaren izena: Zetak. Errepidean abestiarekin eta bidokliparekin ezagutzera eman zuen proiektu berria. Duela gutxi Pater Noster bigarren abestia eta bideoklipa kaleratu zuen. Musika elektronikoan oinarritzen diren bi abesti horiek ez ezik, Zetak proiektua misterio bat da. Hortaz, sekretuak pixkanaka azaleratzen ari dira eta lehenengo kontzertua azaroaren 14an izanen dela jakinarai zuen arbizuarrak. Hala ere, zaleek oraindik ez dakite nora joan beharko dute.

Bestetik, 54. Durangoko Azokak Plateruenean ariko diren taldeen zerrenda kaleratu dute eta, haien artean, Pello Reparazen proiektu berria dago. Kontzertua abenduaren 6an izanen da, 23:00etan, eta sarrerak dagoeneko salgai daude.