Gazte eguna, eta bezpera

Guaixe 2019ko aza. 8a, 13:46
Gazteak Argi Bidea lekartean.

Gaur egitaraua abiaraziko badute ere, bihar izanen da mami handiena.

Arbizuko Gazte Asanbladak (AGA) antolatuta Gazte eguna ospatuko da bihar. Baina horren atariko, gaur ere izanen dira ekitaldiak. 17:30ean haurrendako film emanaldia iragarri dute AGAkoek. Hura despeditutakoan, 18:30ean, txokolate-jana izanen da. Eta 20:30etik aurrera Argi Bidea elkarteak ateak zabalduko ditu, pintxo-poterako. 

Biharko Gazte eguna abiarazteko 10:30ean gosaria izanen da. Majo gosalduta, 11:30ean, Kolonbiako egoerari buruzko hitzaldia izanen da. Hura despedituta biri-biri txapelketako final-erdiak eta finalak jokatuko dira 13:00etatik aurrera. Lehiaketa horretan bi bikote neurtzen dira eta bikote bakoitzak behin ukitu dezakete baloia, aurkariak egin aurretik. Bazkaltzeko garaia 14:30ean iritsiko zaie. Eta mahaiaren inguruan eserita daudela Ainhoa Galain bakarlariak kontzertua emanen du 16:00etan. 17:00etan, berriz, koktel lehiaketa antolatu dute AGAkoek. Festa giroan aldarrikapenerako tartea ere aurreikusi dute, 20:00etako kalejirarekin. Afaltzeko ogitartekoak izanen dira 21:00etan eta 23:30etik aurrera Sustrai Berriak eta Soka Lepoan taldeen kontzertuak izanen dira.