Pilota

Ezkurdia txapeldun!

Guaixe 2019ko aza. 18a, 09:57

Joseba Ezkurdiak Lau T'erdiko bigarren txapela lortu eta gero, zoramena barreiatu zen Nafarroa Arena pilotalekuan. Bertan hasi ziren ospakizunak, gero Arbizura zabaldu zirenak

Arbizuko Kiroldegian egin zioten harrera txapeldunari, eta besarkadak, aurreskua eta lore sortak ez ziren falta izan. Ondoren, afaltzera bildu ziren guztiak eta parranda ordu txikietara arte luzatu da.