Pilota

Ezkurdiaren finala, iruditan

Guaixe 2019ko azaroaren 18a

Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak jokatutako finala oso gogorra izan zen. Gipuzkoarra oso deseroso ibili zen, eta nahiz eta apustuak kontra izan –100-50era– Joseba Ezkurdia oso kontzentratua ibili zen, ez zen partidatik atera, eta txapela lortu zuen, 22 eta 16 irabazita.