Zetak aurkeztu dute

Guaixe 2019ko aza. 19a, 10:26
Zetak proiektuaren aurkezpena Oialumen. @ENTZUNALTSASU

Pello Reparaz arbizuarrak proiektu berria aurkeztu zuen, larunbatean, 800 bat pertsonen aurrean

Hitzordua azaroaren 16an, larunbata, 19:30etik aurrera zen, Astigarraga eta Hernani artean dagoen Oialume Biltokian zen. Zetak-en kontzertu esklusiborako sarrerak erosi zutenek duela gutxi jakin zuten non izango zen kontzertua. Gainera, hainbat irizpide gehiago jaso zituzten ere, esaterako, beltzez jantzi behar zutela. 800 bat pertsonek izan zuten Zetak proiektuaren aurkezpenean egoteko aukera.

Proiektu berritzailea da Zetak. Sare sozialek garrantzia handia dute proiektu honetan. Hortaz, diskoaren aurkezpenaren sekretuak pixkanaka argitu ditu Reparazek haien bidez. Entzuleek sarrerak erosi zituzten kontzertu esklusiboa non izango zen jakin gabe. Ondoren, beltzez jantzi behar zutela jakin zuten, eta aretoan koloredun argiak zituzten entzungailuak jaso zituzten. Horrela, entzuleen karaokearekin apurtzen zen isiltasunean aurkeztu zen Zetak proiektua. Entzungailuen bidez diskoaren abestiak entzuten zituzten, Pello Reparazek abestien aurkezpena egiten zuen bitartean. Ondoren, taldea agertokira igo zen kontzertu esklusibo tradizionala egiteko.