Zuzenekoetatik diskoa aurkeztera

Guaixe 2019ko aza. 26a, 13:14
Beietz! taldea bideokliparen une batean. BEIETZ!

Beietz! musika talde arbizuarrak 'Erraietatik' diskoa kaleratu du. Hamalau abestik osatzen dute diskoa, taldearen "zeltik parranda" soinu bereizgarriekin. Hala ere, reggaearekin eta skarekin esperimentatu dute ere lehenengo diskoan

Beietz! talde gaztea da. Duela bi urte inguru sortzen zen, eta 2018ko ekainean egin zuten publikaoren aurreko mustutze ofiziala. Hiru abesti kaleratu zituzten orduan, eta ondoren beste hamaika sortu dituzte Erraietatik taldearen lehenengo diskoan biltzeko. "Oso urte bizia daramagu. Diskoa grabatzeko prozesua aspaldi hasi zen". Taldearen hasieretatik diskoaren prozesuan ari direla azaldu du Hiart Leitzak taldearen abeslariak. "Sentitu dugu leherketa bat bezala, garrasi bat bezala". Erraietatik atera zaien oihu bat da Beietz! taldearen lehenengo diskoa. Portadan ere oihukatzen ari den emakume bat agertzen da.

Beietz!-en "hasierako izpiritu" hori mantentzen dela esan du Leitzak: "Instrumentuak ditugunak izanik, kutsu zeltiar hori ematen dio". Zetik parranda deitu zioten talde arbizuarraren estiloari, folk musika baina rock-arekin eta beste hainbat doinu modenoagoekin uztartzen dena. Gainera, diskoan "reggae eta ska estiloekin" esperimentatzeko aukera izan dute.

Hamalau abestik osatzen dute diskoa. "Azken bi urte hauetan sortze prozesu batean egon gara". Kantuak egiten zituzte, kantu horiei letrak jartzen zieten eta, ondoren, zuzenekoetan probatzen zituzten. "Zuzenekoetan jo ondoren abesti batzuk alde batera utzi ditugu ez zitzaizkigulako egokiak iruditzen diskoan sartzeko". Hortaz, taldekideei abesti hoberenak iruditu zaizkienak sartu dituzte diskoan. Bi urtetan hainbat zuzeneko eman dituzte, diskoa grabatu dute eta lehenengo bideoklipa ere mustu dute. "Aurretik musiak taldeen funtzionamendua ezagutzen dugu, badakigu nora jo eta nola egin gauzak". Besteak beste, Skalariak taldeko kideak izan ziren taldekidetako batzuk.

"Pixka bat denetarik" jorratzen dituzte abestiek. "Nahi genuena da guazak polit esatea. Hitzak bilatu ditugu. Hitzen edetasunari eman diogu garrantzia". Hortaz, abesti batzuen mezua "zuzenak" diren arren, beste batzuk "pentsarazteko eta iradokitzeko" aukera ematen dute.

Gaurkotasunezko gaiak
Haien izenean da kaleratu dutenlehenengo abestia eta bideoklipa. Memoria historikoaren ingurua hitz egiten du abestiak, eta bideoklipak ere Espainiako gerra zibilaren istorioa kontatzen du. "Zine kutsua badu". Ama bat eramaten dute eta haurrak lehiaketa begira gelditzen dira. "Ondoren, geroko belaunaldiak ateratzen dira leihotik begira". Sakanako memoria historiakoa landu dute abesti honetan.

Erraietatik abestiarekin euskal musikari omenalditxoa egin nahi izan dio Beietz! taldeak: "Gure bizitzaren soinu bandarekin abesti bat osatu dugu". Gosea abestian reaggae ukituak sartu dituzte eta errefuxiatuen gaiari buruz hitz eigten dute arbizuarrek. Berriz diskoaren balada bakarra Altsasuko auziagatik espetxeratutako gazteen familiaei eskaini diote. Eta galderak beharrezkoak direla planteatzen dute Galderak abestiarekin.

Iruñeko Zentral aretoan egin zuten diskoaren eurkezpen kontzertua azaroaren 9an. "Oso ongi joan zen, oso pozik atera ginen". Taldea gaztea zenez, "ez genekien jendeak nola erantzungo zuen. Hasierako jendearen aurpegiek hauek zer ari diren egiten esaten zuten, baina gero animatu ziren eta aurpegiak aldatu ziren. Konbentzitu naute esaten zuten".


@BEIETZ

Diskoa CD formatuan eta USBan kaleratu dute, baina garrantzitsuena "abestiak entzutea" dela esan du Leitzak; hortaz, abestiak Spotify eta Badok euskal musikaren plataformetan jarri dituzte. Diskoa Sakanako hainbat saltokitan aurki daiteke, besteak beste, Altsasuko Arkatz liburudendan eta Arbizuko kanpinean. Bestela, taldeari berari eska daitekela azaldu du Leitzak. Talde arbizuarra oso aktiboa da sare sozialetan.