Duela 25 urte...

1.700 litro sagardo prest

Guaixe 2020ko urt. 17a, 11:10

Arbizuko bi kuadrilla sagardogintzan hiru urte zeramaten 1994an. Eurendako sagardoa egiten zuten, 800 litro inguru bakoitzak. Eta kuadrillendako zen soilik, baina “pixka bat erregutuz gero, ilbeltzean tragotxo bat edan ahal izanen dugu”. San Sebastian egunaren bueltan zabaltzen baita txotx denboraldia sagardotegietan. Arbizuarrek 1.700 litro egiteko 3.400 kilo sagar erabili zituzten, Galiziatik ekarriak. Aurreko urtean Asturiaskoekin. Euren sekretuak ere ba omen zituzten.