Arbizuko Udalak bando bidez jakinarazi duenez, zerbitzu anitzetako langilea kontratatuko du. Deialdian interesa duten pertsonek langabezian egon behar dute eta Nafar Lansareko bulegoren batean enplegu eskatzaile gisa izena emanda egon behar du. Hautagaiek gida baimena izan behar dute eta euskaraz jakin behar dute. Udalak jakinarazi duenez, kontratazioa egiterakoan arbizuarrek lehentasuna izanen dute. Aukeratutako pertsonari sei hilabeteko kontratua eginen dio udalak. Interesa duten pertsonek astelehenera arteko epea dute Nafar Lansaren izena emateko.