Nafarroako aurrekontuetan 145.000 euro udalarendako

Guaixe 2020ko ots. 17a, 11:41
Arbizuko eskola berria.

Haur eskolaren eraikuntzaren ondoren gobernuak udalari zor diona pagatzeko izanen da 

Nafarroako Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordea Nafarroako 2020ko aurrekontuei aurkeztutako 700 emendakinak aztertzen hasi zen astelehenean. Eta egun horretan bertan onartutako mozioen artean dago Arbizuko Udalari 144.235,46 euro pagatzea. 0-3 zentroa eraiki zenean Hezkuntza Departamentuak udalari dirulaguntza emanen ziola aurreikusi zen. 2018an pagatzekoa zen, baina oraindik ez da halakorik egin. Horregatik, Geroa Baik eta EH Bilduk Nafarroako aurrekontuek diru-sail hori izateko mozioa aurkeztu zuten. Proposamena aurrera atera zen alderdi guztien aldeko botoarekin eta Navarra Sumaren kontrakoarekin.