Ihoteak-Inauteriak 2020

Kuadrilla mozorroak, eta txatarrak

Guaixe 2020ko ots. 21a, 12:38

Hiri-ihotearen txanda izanen da bihar, eta herri-inauteriarena, berriz, asteartean.

Kuadrilen artean zertaz mozorrotu erabakitzeko makina bat elkarrizketa izan ondoren, mozorroak luzitzeko eguna iritsi zaie arbizuarrei. Eta hori bihar izanen da. Denen artean kalejira koloretsua osatuko dute ihoteei hasiera emateko. Ezagunagoak dira ihote ospakizunak itxiko duten txatarmorruen jantziak: zaku edo arpilera oihala, jantzi zaharrak, ohegainekoak… Baita txatarmorruek eskutan ibiltzen duten zigorra ere. Asteartean Arbizutik pasatzen direnak, gainera, aittu-amiñ pare bat “dantzan” ikusiko dituzte. 

Egitaraua 
Otsailak 22, larunbata. Hiri-inauteria 
12:00etan Aate, plazan. 
13:00etan Kalejira. 
15:00etan Bazkaria eta bingoa, Aldabide elkartean. 
19:00etatik 21:00etara Musika Argi Bidea elkartean. 

Otsailak 23, igandea 
10:30etik aurrera Kintoak eskean. 

Otsailak 24, astelehena 
18:00etan Haurrendako filma. 

Otsailak 25, asteartea. Herri-ihotea 
12:00etan Pixket eskien, trikitilariekin. 
16:30ean Dantzak, jokoak eta txokolate-jana, plazan. Kintoak antolatuta. 
19:30ean Aittun haundiya, amiñ ttikiya eta txatarmorruek. 
21:00etan Afaria Aldabide elkartean.