Kintoak 2020

Bonboa hautsita ere, aurrera!

Guaixe 2020ko ots. 24a, 15:29

Gogoz ospatzen ari dira aurtengo kintoak euren ospakizuna. Beraien presentzia iragartzen zuen bonboa ere hautsita bukatu du. Hala ere, kinto eskea egin zuten atzo eta horretan segituko dute gaur goizean. 11 kintoak gaur, atzera ere, Tolosan bukatuko dute.

Bihar Arbizun herri-inauteria ere badenez, kintoek arratsaldean haurrendako txokolate-jana egin beharko dute, baita haiendako jolasak prestatu ere. Aittun haundiya eta Amiñ ttikiya popinak ere prestatuko dituzte, gauean plazan protagonista izanen direnak. Aldabide elkartean herri-afaria izanen da eta haren prestaketa ere kintoen esku dago. Egitekoak despedituta Altsasura joanen dira parrandan.