Duela 25 urte...

Hiru egun berezi Arbizun

Guaixe 2020ko ots. 24a, 12:16

1995eko otsailaren 24 eta 26 bitartean izan ziren kinto ospakizunak Arbizun. 1977an jaiotako neskato-mutiko kuadrillak Gau-Txoriak izena hartu zuen.

Ostiralean afari “galantaren” ondoren gaua Iruñean pasa zuten. Larunbat goizean etxez etxeko kinto-eskea egin zuten, eta diruaren truke moskatela, pastak eta akordeoiaren doinuak eskaini zituzten. Bazkaldu ondoren festarekin segitu zuten afaldu ondoren Tolosarako bidea hartu zuten, Sanjuanetako blusa soinean zutela. Igandean, azken bazkaria eta akordeoilariak lagunduta herrian barnako kalejira egin zuten.