Arbizuko Bilgune Feministak martxoaren 8a dela eta bi ekitaldiz osatutako egitaraua prestatu du. Alde batetik, emakumezkoendako afaria izanen da Alda-Bide elkartean larunbatean, 21:30ean. Igandean, berriz, 12:00etan Altsasun eginen den eskualdeko manifestazioan parte hartzera deitu dituzte arbizuarrak. Egitaraua borobiltzeko igandean, 18:00etan, Erradikalak ginen antzezlana jokatuko dute Beatriz Egizabal eta Ane Labakak udaletxeko batzar aretoan.