Alda-Bide elkartean 30 emakumezko elkartu ziren afaltzera. Atzo, martxoaren 8arekin, Sakana mailako Altsasuko manifestaziora dei egin zuen Bilgune Feministak. Arratsaldean, berriz, udaletxeko bilkura aretoa bete egin zen Beatriz Egizabalen eta Ane Labakaren Erradikalak ginen bertso bakarrizketa ikusteko. “Neska gazte promesa” etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz aritu zen bikotea.