Koronabirusa Sakanan

Zaintza sarea zabalduta

Guaixe 2020ko apirilaren 4a

Arbizuarrak Kale Nagusian gora. Artxiboa.

Hura erabili nahi dutenek edo boluntario izan nahi dutenek 675 894 913 telefonora hots egin edo alkatea@arbizu.eus e-postara idatzi beharko dute.

Arbizuko Udalak sustatuta, eta koronabirusak eragindako osasun-krisiak arbizuarren artean eragin ditzakeen beharrak erantzuteko, zaintza-sarea eratu da Arbizun. Hura lanean denez geroztik, udal ordezkariak herriko medikuarekin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin harremanetan dira. Hala, adinekoei, gaixo daudenei eta edozein egoera dela eta zaintza-lanetarako laguntza behar duten guztiei ematen die zerbitzua boluntario arbizuarrek, dela haurrak zaintzea, erosketak egitea, tramiteak edo bestelako mandatuak. Guztia behar bezala egiteko erakundeek gomendatutako osasun-neurriak hartu dituzte. Orain arte, gehien bat, erosketak etxera eramateko lanak egin dituzte boluntarioek.