Duela 25 urte...

Arbizu penaltitan txapeldun

Guaixe 2020ko api. 13a, 11:20

Sakanako udaberriko futbol kopa txapelketako, finala 1995eko apirilaren 8an jokatu zuten Zalduak eta Arbizuk Uharte Arakilen

Arakildarrak markagailuan 2-0 aurreratu ziren, baina akaberan arbizuarrek berdindu eta penaltietan txapelketa irabazi zuten. Arbizuarrek lehiaketa hasieran Etxarri Aranazko futbol zelaian entrenatzen zuten, baina han nahikoa taldek aritu behar zutela eta entrenatzeari utzi zioten. Hala, zuzenean partidak jokatzera joaten zen Arbizuko taldea.