bideoklipa

Zetak taldearen lan berria: 'Zeinen ederra izango den'

Guaixe 2020ko api. 24a, 14:34

Pello Reparazen Zetak proiektuak konfinamenduari aurre egiteko lan berria mustu du sareetan: Zeinen ederra izango den. Bideoklipa egiteko irudiak bidaltzeko eskatu ziete zaleei eta guztira 9000 bideo baino gehiago jaso dituzte. Jarratzaileei mezu itxaropentsu, nostalgiko eta indartsua helarazi nahi die taldeak. 

Zeinen ederra izango den bideoklipa mustu ondoren, Zetak taldeak izen bereko festibala aurkeztu du. 2021eko ekainaren 5ean ospatuko da, "Euskal Herrian". Udako jaialdi "baikor eta itxaropentsu" izango dela jakinarazi du taldea sare sozialetan. Dagoeneko Zeinen ederra izango den fest jaialdirako salgai daude.