Juanjo Olasagarre Mendinuetak jasoko du Elkar Fundazioaren Joseba Jaka beka

Guaixe 2020ko mai. 6a, 11:02
Juanjo Olasagarre Elkarren bideo kanalean beka jaso ondoren. UTZITAKOA

Elkar Fundazioak bi urtetik behin Joseba Jaka sormenerako beka ematen du, eta aurten idazle arbizuarrak jasoko du. Urte beteko epea izango du bere sormen lana egiteko; nobela bat

Juanjo Olasagarre Mendinuetak Elkar Fundazioaren Joseba Jaba sormenerako bekara Mamu izateko moduak proiektua aurkeztu zuen. Maialen Berasategi Catalanek, Iratxe Retolaza Gutierrezek eta Iban Zaldu Gonzalezek osatzen dute bekaren epaimahaia eta aurkeztutako 21 lanen artean arbizuarraren proiektua aukeratu zuten. Idazleak 10000 euroko beka jasoko du, urte betean lana egin dezan. Epaimahaiaren eta editoreen laguntza izango du. 

"Proiektuaren anbizioa eta hartutako arriskua azpimarratu eta goratu dira" epaia erabakitzerakoan, epaimahaiaren esanetan. "Anbizioa, aurkeztutako lanak istorian zehar ueskal gizarteko askotariko elementuak bilbatzeko asmoa, eta hainbat geruzatako arkitektura narratiboa eraikitzeko asmoa erakusten duelako. Eta hartutako arriskua, ekarpen desberdin bat egin nahian, proiektuak euskal nobelagintzan horren ohikoa ez den konbinazio bat proposatzen duelako: genero fantastikotik euskal gatazkaren arrakala zenbait zeharkatuko dituen begirada".