Sugegorriak Altsasuko herrigunetik gertu, suge hori-berdeak Arruazun… Gizakiak etxean geratu direnez, animaliek kaleak hartu al dituzte?
1. Zer gertatzen ari da?
Gai hau denon ahotan dago. Herrietan sekulako isiltasuna dago, oso zarata gutxi dago. Batetik, industriak ez duelako zarata ateratzen. Bestetik, askoz kotxe gutxiago daude errepideetan, eta horrek ere zarata asko ateratzen du. Gu ere etxean gaude, eta ez dugu zarata ateratzen. Beraz, ez ditugu piztiak ikaratzen. Egun hauetan oso adibide ikusgarriak iritsi zaizkit. Sugegorri bat aurkitzea ez da hain arraroa, baina Astuariasko herri batean hartza ikusi zuten, gauez, baina herrian bertan. Vallaadoliden, hirian, orkatzak ikusi zituzten eta Palentziako herri batean otsoa. Orduan, egun haietan hori gertatu dela ikusi dugu. Isiltasun hori dagoelako. Baina ez dugu ahaztu behar garai honetan piztiak ikustea ez dela bereziki arraroa. Konfinamenduaz a parte apirila izan da; esaterako, hartza arrek apirila eta ekaina artean mugimendu asko egiten dituzte emeak bilatzeko. Beste animali batzuek ere. Asko mugitzen dira garai honetan. Ez da bakarrik konfinamenduagatik. Baina ohituta gaude herri ingurua ibiltzera eta ez gara konturatzen gure inguruan pizti asko daudela. Asko. Sugegorriarena ia urtero dago tarte bat non guk biologook mezu pila bat jasotzen ditugun. Ez dauka zertan hain deigarria izan beharrik.
2. Herrietara gehiegi gerturatzen al dira orain?
Isiltasun eta lasaitasun hori dago, eta hori nabaria da. Izan daiteke gehiago gerturatu direla eta guk gehiago naariten ditugula. Belarra gutxiago moztu da ere. Baratza askotan eta bide ertz askotan ikusi dut belardiak moztu gabe daudela. Leku horiek aproposak dira sugeak eta sugegorriak egoteko. Baina konfinamenduaz a parte hor dauzkagu ere. Urtero izaten ditugu. Eguneroko mugimenduarekin ez ditugu ikusten. Oinez bazoaz eta aurretik kotxe bat pasatu bada pizti guztiak izkutatu dira dagoeneko. Orain gertatzen dena da zu zarela lehena. Zure txakurararekin atera zara, sekulako bakardadea dago eta piztiari ez dio denborarik ematen konturatzeko hor pertsona bat dagoela. Herrietan bizi garenok piztiak ez ditugu hain urruti. Baina jendea gu iristen garenerako jendea asko pasatzen denez, izkutatu dira.
3. Zein beste animali gerturatu daiteke Sakanako herrietara?
Azeri bat, basurde bat ez litzateke harritzekoa izango… baita txoritxoak ere. Normalean txolarreak ikusten ditugu gehien bat herrietan, eta agian beste txori mota batzuk ikusteko normalean basora joan behar gara, eta orain gehiago gerturatzen dira; kaskabeltzak edo txantxangorriak, esaterako.
4. Txoriak gehiago entzuten dira, ezta?
Askoz gehiago. Kukutxoria udaberrian etortzen da eta etxetik bertatik entzuten ari naiz ni, eta basoa kilometro batera dago. Beste urte batzuetan ez dut entzuten. Horrek erakusten du isiltasunaren efektua. Oso nabaria da. Arbizu, Urdiainen, Altsasun edo Lakuntzan… industria pixka bat gertu daukagunok asko nabaritu da isiltasunaren aldtik. Baita ibilgailuak ere. Autobidea gertu daukagunez, sekulako zarata ateratzen du.
5. Pizti batekin elkartzean, zer egin behar da?
Normalean haiek alde egingo dute. Aholkua izaten da ez egoteko toki batean non pizti horrek, berdin zait basurdea edo sugea, irteteko tokirik ez daukan. Senda txiki batetik bazoez, eta piztiak ez badu irteteko lekua, atzera egin beharko duzu. Egon daitekeen momentu arriskutsuena hori izango da, alde egiteko tokia ez badu aurkitzen. Sugeekin ere egin behar dena da arretarekin ibili. Udaberri garaian belardi batetik pasa behar bazara, ointakoak eraman, ez ibili oinutsik. Ez da normalean, baina agian kapritxo hori eman nahi duzu. Orduan arreta handiarekin joan piztiak egon daitezkeelako. Oinetako on batzuk erabiltzen badituzu, ez da ezer gertatzen. Arriskua egon daiteke sugegorrien aldetik ziztu egin dezaketeelako eta pozointsuak direlako. Arretarekin ibili behar da, besterik gabe.
6. Konfinamenduari esker, ekosistema aldatu daiteke? Edo goizegi da esateko?
Tarte hau txikia izan da aldaketa nabariak izateko. Ugalketa sasio oso batean gertatuko balitz, imajinatu garai honek errazten duela ugalketa arrakastatsuagoa izaten, orduan datorren urtean kume gehiago aterako lituzketen. Hortaz, pentsatzen badugu gizarkiaren eragina txikiagoak bermatzen duela datorren urteko kumeak gehiago izango direla izan daiteke aldaketa egotea. Baina ez dut uste tarte txiki hau asko nabarituko denik. Hau luzerako balitz, seguru baietz.
7. Landaretzak konfinamendua nabaritu du?
Gehien bat piztiekik nabarituko zuten, fauna. Lasaitasun horrek orokorrean nabaritu da. Isiltasuna nabarmena izan da. Belardiak ere basatiago egon dira eta landareen loraketa aurte ikusgarria izango da leku askotan ez delako zapaldu, ez garelako hortik ibili eta ez delako moztu. Bide bazterretako belardi horiek, niri ikustea eta ikertzea gustatzen zaizkidanak, seguraski udaberri honetan egongo dira bereziki politak. Loretuta. Basoaren inguruan normalean jendea asko ibiltzen den tokitan nabarituko zen ere. Urbasako zenbait tokitan… Naturalago egongo da.
8. Natura bere horretan dago.
Beste efektu bat gertatu da ere. Etxetik atera gabe egongo garenez, edo oso gutxi aterata, naturarekiko eta gure inguruarekiko sentsibilitate gehiago izan behar dugula orain. Gainera, gai izan bahar gara gehiago ikusteko. Gehiago baloratu behar dugu. Beste batzuetan paseoa kirola egiteko egiten dugu, eta orain kirola egiteko ez ezik, naturaz eta inguruan dugunaz disfrutatzeko egingo dut ere paseoa. Hori berreskuratuko dugu. Sentsibilitate hori garatuko dugu. Mugikorrekin gora eta behera argazkiak egiten egoten garenez, nik uste aurtengo protagonistak loresak eta berdea izango direla.
9. Eta zer egin dezakegu natura horrela mantentzeko?
Sentsibilitate hori ez galtzea. Inguruan daukagunaz kontziente izan eta onura egiten digula konturatzea. Nik uste menditik goazenean onura hori nabaritzen dugula. Hobeki itzultzen gara. Horretaz kontzienteago izan behar dugu, eta pixka bat behaigo begiratu. Agian ez ditugu landareen izenak ezagutuko, baina bai bide batetik joanda landare more polit batzuk daudela. Eta behin kontziente garela erakustea. Horrekin gure ingurunearen ezagutza irabazkiduko dugu eta onuragarria izan daiteke.
10. Konfinamendua luzatuko balitz, zeintzuk izan zitezkeen ondorioak?
Ingurumenaren aldetik ez dugu hausnarketa sakonik egin tarte motz bat izango zela pentsatu dugulako. Konfinamendu garai honetan onura asko izan ditugu: animaliak, landareak, baita kutsaduraren aldetik atera dituzten datuak ere ikusgarriak dira. Oso deigarriak egin zitzaidan Altsasuko edo Leitzako datuak. Herri handiak dira, baina kutsadura maila erdira jaitsi da. Beraz, ibilgailuen eta industriaren inpaktua sekulakoa da. Baina nik eta nire arolkoek ikusten dugu gizartea dagoela aurreko egoerara itzultzeko irrikitan. Alde horretatik etsipen apur bat daukagu. Eta egia esan aurretik biodibertsitatearen aldetik eta kutsaduraren aldetik mahai gainean arazo asko jarri ziren. Hau pasatu ondoren pentsatzen genuen baietz, orain bai gauzak aldatuko zirela. Adituek eta intelektualek honi buruz hitz egin dute. Duela gutxi irakuri nuen biodibertsitatearen galerak, orokoreean, birusaren zabalkudean erraztu duela. Gauza pila bat daude atzea. Baina dena ahaztu eta aurrekora bueltatu nahi dugula ikusten dugu. Badirudi ez dugula ikasi.
11. Hausnarketarako tartea izan beharko zuen egoera honek, ezta?
Bakoitzak bere bizimoduari eta bere lehentasunei buruzko hausnarketa egingo zuen, baina gizarte mailan ematen du nahi dugula aurreko egoerara berriz itzuli; ahaztu dezagun hau guztia, ez dago arazorik, eta goazen aurrera. Baina azkeneko bi asate hauetan ikusi dudanagatik badirudi gizarteak nahi duen gauza bakarra aurreko egoerara bueltatzea dela. Pentsatu gabe.