Gazte ikuspegia aldizkarian jasoa

Guaixe 2020ko mai. 22a, 12:17

Argitaratutako aldizkariaren azala.

Arbizuko Gazte Asanbladak “koronabirusak sortu duen salbuespen egoera dela eta aldizkaria argitaratzea beharrezkoa” ikusi du.

Pandemiak eragindako alarma egoeran “asko izan dira aldatu diren gauzak eta Arbizuko Gazte Asanbladak (AGA) salatu nahi dituen gertaerak”. Horregatik, 12 orriko aldizkari batean jaso dute AGAko kideek beraien kezkak eta hilaren 7an herrian zabaldu zuten argitalpena. AGAko kideek argitalpenen aitortu dutenez, “kezkaz bizi dute COVID-19ak sortutako egoera”. Haien iritziz hartutako “neurriak kapitalaren interesak dituzte bakarrik kontuan”. Krisiak zaintza sistema guztia “kinka larrian” utzi dutela salatu eta eskubideak berreskuratzeko antolatzeko eta borrokatzeko beharra aldarrikatu dute. 

Aldizkarian jakinarazi dutenez, polizia indarrek 20 arbizuar baino gehiago identifikatu eta 150 eta 600 euro arteko bost salaketa jarri dituztela jakinarazi dute. Polizia indarren presentzia “itogarria” salatu dute. Haiek alde egitea eskatu ere. Koronabirusak “zapaldu dituen” makina bat gertaeraren inguruko iritzia zabaldu du AGAk aldizkarian. Hezkuntzari erreparatuta ikasle eta irakasle bana elkarrizketatu dituzte. Alerta Gorria eta Nafarroa 1512 musika taldeei egindakoak ere badaude. Astekaria denbora-pasekin despeditzen da. Aldizkariak azken orrian argitalpenari buruzko inkesta dauka, arbizukogazteasanblada@gmail.com e-postaren bidez erantzun daitekeena.