Koronabirusa Sakanan

Arbizuko liburutegia hirugarren fasean

Guaixe 2020ko eka. 10a, 09:15

Arbizuko liburutegia lan egiteko, ikasteko edo irakurtzeko zabaldu dute. Segurtasun neurriak mantendu behar dira. 

Aste honetan zabaldu dute Arbizuko liburutegia. Hala ere, hainbat neurri bete behar dira bertan egoteko. Esaterako, liburutegian egon daitekeen pertsona kopurua mugatua da. Hortaz, mahai bakoitzean guztira sei lagun eogn daitekez, eta butaketan beste pertsona bat. Jende gehiagok joatea eskatuz gero, ordenagailuen gela ere erabaliko dutela jakinarazi dute. Liburutegira joan aurretik liburuzainari mezu bat bidali behar zaio. Gainera, liburutegiaren barruan egoteko maskara behar da eta mahai guztietan hidrogela egongo da bai sartzean bai ateratzea erabiltzeko. Bertako ordenagailuak ezin izango dira erabili, eta haurren gela ez dute momentuz zabaldu. Beraz, haurrak ezin dira, momentuz, liburutegira joan. 

Bestetik, mailegu zerbitzua azkenengo asteetan bezala hitzorduarekin jarraituko du. 

 

Erlazionatuak

Liburutegiak pandemiaren kontra

Erkuden Ruiz Barroso 2020 eka 09 Olazti