Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, etxerako egur loteak eskatu nahi dutenek hilaren 23ra arte egin dezakete eskaera. Eskaera egiteko udaletxeko 948 460 017 telefonora hots egin behar da, astegunetan, bulego ordutegian. Etxerako egur lote bakoitzak 35 euro balio ditu. Ordainketa Caixako ES64 2100 5169 3222 0002 2902 kontu korrontean egin behar da.