Pilota profesionaleko jaialdi bat izan zen, TVE 2k zuzenean eskaini zuena. Partida nagusian Titin III-Errandonea bikoteak 22 eta 17 irabazi zion Capellan-Errastiri. Arbizuko alkate Patxi Leitzak argi utzi zuen kiroldegian pilotaz aparte beste kirol batzuk ere praktikatuko zirela. Kiroldegia martxa betean lastailean jartzea aurreikusten zen eta enpresa batek kudeatuta.