Arbizu hestekiak

"Bestelako produktu batzuk atera ditugu"

Guaixe 2020ko uzt. 7a, 10:33

Arbizu hestekiak tradizioa eskaintzen du. 1960. hamarkadan sortutako familia enpresa bat da, eta artisau moduan egiten dituzte hestekiak eta bestelako produktuak.

Garai berrietara egokitu dira, betiko tradizioa alde batera utzi gabe.

Nola egin diozue aurre krisi honi zuen arloan?
Egia esan, gu oinarrizko jarduera izan gara, eta une oro lanean egon gara. Nabaritu dugu ostalaritza geldirik egon dela. Beste alde batetik, elikadura denden eskaerek gora egin dutela nabaritu dugu.

Zein mezu bidali nahi diezu zuen bezeroei?
Gurea bezalako enpresa batendako oso garrantzitsua da bezeroek bertako produktuak kontsumitzea.

Hemendik nola aterako gara?
Denok batera elkar lagunduz, argi eta garbi. Eta hori bertakoa kontsumituz lor daiteke.

Krisitik aukerak ere sortzen dira sarritan. Zuen kasuan ere bai?
Momentu honetan bestelako produktu batzuk atera ditugu eta, kasualitatez, konfinamendu garaian izan da. Jendea etxean egon denez, aukera bikaina izan dugu produktu horiek ezagutarazteko.